Edukira joan

Panier

Votre panier est vide

Article: Bilduma berria - LURRALDEA

Nouvelle Collection - LURRALDEA

Bilduma berria - LURRALDEA

LURRALDEA 

| 2021eko azaroa |

Lurraldea Udazkena/Negua 2021-2022 Katxi Klothing bildumaren izena da.
Itsasoa eta Euskal Kostaldea apur bat baztertu ditugu Lurretara eta haien mirarietara joateko.

Gure koloreak:

Euskal Herrian ortzemugak, haritzak, aintzirak karamelu, txokolate eta urre kolorez apaintzen dira negua hurbildu ahala, gu kontsolatzeko gisan, eguzkia ere eztiagoa dira. Gure inspirazioa beti gure lurraldeetatik, gure kotoia ere urtaroz blaitzen da.
"Euskal Herrian Ezin Hobe!"

Gure marrazkiak:

"Artzamendi" eta "SuaKabe" serigrafiak Euskal Herriko barnealdeko mendiguneek eskaintzen duten izar eder sinestezineko ibilaldi eta gauetan inspiratuak. 
"Lurraldea", "pilotariaren" itzulera da, gure lurretan eta herrietan frontoian edo trinketean egiten diren pilota-joko ugariei erreferentzia eginez.
"Goxo-Goxo" ren itzulera ere bada, berotasuna eta gozotasuna ekartzen duen jaka preziatua.

Gure produktuak eta osagarriak:

"K. atorra". % 100 kotoi ekologikoa, ezinbestekoa da bildumako kamisetekin batera joateko.
"Euskal Herri" txanoak koloretsuak, kotoi organikoz, belarriak bero atxikitzeko.
Belusezko K txanoak, bildumaren udazkeneko ezin hobeak izango dira zure looK bikaintzeko.

Bestelako albisteak

G U R E   N A H I A

GURE NAHIA

| 2021eko ekaina | GURE NAHIA GURE NAHIA, zer da? Gure Nahia Arbonako ESAT bat da.ESAT, "Lan Bidezko Laguntza Zerbitzua". A.P.A.J.H. Côte des Basques – Sud des Landes elkarteak kudeatzen du, 1...

En savoir plus
KAIXO PRINT

KAIXO PRINT

Kolaboratzaile bat baino gehiago. Mattin Curutchet, "Tee-Rex" edo oino "Ar(t)Gazki" bere esperientzia profesionala Euskal Herrian eraiki duen gizona da,  Ar(t)gazki markaren sortzailea, duela ...

En savoir plus