Edukira joan

Panier

Votre panier est vide

Article: Elkartasun euroa

L'EURO SOLIDAIRE

Elkartasun euroa

 | NOV 2020 |

KATXITIK IKASTOLARA

Gizarte krisi garai honetan, benetako balioekin lotzeko beharra dugu, zentzua dutenekin.

Katxi Klothingek ekoerantzukizuna, tokiko kustomizazioa, adiskidetasuna eta euskal kultura ditu zutabe nagusi. Beraz, naturaltasun osoz erabaki dugu Ikastolarentzat mobilizatzea.

Dirua biltzeko ikastolak festak antolatzen ditu. Aurten, Covid-aren gatik festa horietako bakar bat ere ezin izan da ospatu, galera oso handia da, eta horrek ikastolak arriskuan jar ditzake.

Hori dela eta, Katxi Klothingek Ikastolari eta bertan irakasten diren balioei laguntzeko konpromisoa hartu du, elkartasun euroa bere dendetan ezarriz.

Erosketa bakoitzean ekintza horretan parte hartzea proposatuko zaizu, obligaziorik gabe eta euroa osoki Donibane Lohizuneko Ikastolari emanen da, elkar laguntza eta onginahiaren sinonimo bat garai latz hauetan, hizkuntza eta euskal kultura bizi daitezen!

Puntu erregularrak eginen ditugu aurrerapenari buruz !

MILA ESKER!

| KATXI TALDEA | 

Bestelako albisteak

SHOP FOREVER RUE GAMBETTA

SHOP FOREVER GAMBETTA KARRIKA

| 2020ko iraila |Harrotasun eta emozio handiarekin ireki dugu Katxi Klothingen lehen denda iraunkorra 2020ko irailaren 22an, Donibane Lohizuneko Gambetta karrikako 45. zenbakian [...].

En savoir plus