
Denda berria Biarritzen
Biarritz, hemen gatoz!
Donibane Lohizunen, Baionan eta Donostian izandako abentura ederren ondoren, Team Katxik bideari jarraitzen dio esanahi handiko beste urrats batekin: gure 5. BoutiK'-aren irekiera Biarrizko erdigunean!

Mazagran kaleko 27. zenbakian kokatua , ozeanotik oso gertu, kokaleku berri hau modu naturalean txertatzen da gure ibilbidean. Zergatik Biarritz? Hiri horrek dotorezia lasaia, gauza ederrekiko zaletasuna eta gure unibertsoa dardararazten duen itsasoko energia gozo hori biltzen dituelako.
Biarritz nortasunaren eta askatasunaren arteko nahasketa da. Denbora hartzeko, plazer xumeak dastatzeko eta bizitza biziki bizitzeko hiria. Gure jarduteko, pentsatzeko eta sortzeko moduarekin bat egiten duen izpiritua.

BoutiK' bakoitzarekin egin dugun bezala, gure bihotz guztia jarri dugu leku honek zuen izaera islatu dezan: giro bero eta zintzoarekin, itsasoan eta sustraietan inspiratua. Elkartzeko, gauzak partekatzeko eta gure pieza kuttunenak zein haiek kontatzen duten istorioa ezagutzeko lekua.

Irrikaz gaude bertan harrera egiteko eta egurraren, eguzkiaren eta gure lurraren usain goxoa duen espazio hau ezagutarazteko.
Laster arte Biarritzeko gure BoutiK' berrian!
— Team Katxi










