SHOP FOREVER GAMBETTA KARRIKA

Yiihaaaaa! Hemen gira!

Harrotasun eta emozio handiz ireki dugu Katxi Klothingen lehen denda iraunkorra 2020ko irailaren 22an, Donibane Lohizuneko Gambetta karrikako 45. zenbakian.

Duela orain bost urte karrika mitiko honen mutur batetik bestera ari garela denda iragankorretan eta negoziaketa askoren ondoren, azkenean eraikin zati txiki bat aurkitu dugu, gure paradisuko txoko txikia, maletak oraingoan uzteko. 
Hor da hainbeste lanaren emaitza. Begiak distiratsu dauzkagu.
eta ahoak zabalik.

Ez da duplex bat, sabai azpiko gela handirik ez da, ezta atezainik ere, baina denda hau zure etxea bezala izango da, giroa izango da, musika ona eta, batez ere, irribarre asko.
Urte osoan zehar gure lanaren fruitua atxemanen duzue, sasoiko bildumak eta bilduma iraunkorra, beti kotoi % 100 ekologikoan, beti Donibane Lohizune inguruan 30 km-ko erradio maximoan kustomizatuak, beti diseinu estilizatuekin, euskal kultura eta artisautzako bitxiak erliebean. 
Begiak izarrez beteak baina buru handia ez dugu hartu, oinak lurrean eduki eta markaren hasierako bideari jarraituko dugu, ahalik eta seriotasun handienarekin lan eginez inoiz serio hartu gabe !

Harrotasun handia ere bai, izan ere, gehiegikeriarik egin gabe, benetako lorpen profesionala da marka ekoarduratsu bat sortzea, bertako artisau-baliabideetan, izan baliabide materialetan, edo giza baliabideetan. Hau ez dator hiri haundi batetik, ezta munduko beste muturretik ere. Denak Donibanadarrak giea, denek bihotz eta energia asko eman dugu, eta funtzionatzen du! Enplegua sortu dugu, aberastasuna, enpresa iraunkorra, eta espero dugu aurrera egiten jarraituko duela, eta nahiko genuke lorpen hori eredu izatea belaunaldi berriarentzat: hemen dena posible da!

Ideia bat behar da, energia eta bihotza, baina Euskal Herria egiazko Eldorado bat da atzematen, errespetatzen, hezten dakien jendearentzat.

Hor egon zaitezte! Ez joan munduko beste muturrera edo hexagonora. Sortu, engainatu, berritu, dibertitu, behin eta berriz saiatu eta fidatu zure lurraz, oparia bat da !

Eta aholkuak behar badituzu edo zure proiektuei buruz hitz egiteko gogoa baduzu, ez izan zalantzarik Katxi Klothingen atetik pasatzeko, pozik ginateke gure esperientziak zerbait ekarriko badizu !

Hori guzia esateko gure lehen denda atzeman dugula eta orain zure itzulia dela !

| KATXI TALDEA | 


Asteko selezioa

Amets bat nuen. Bertako fringo marka bat sortzekoa, eta bizitzeko artearen eta Euskal Kulturaren eko-arduradun sinbolikoa. Katxi Klothingekin nire ametsak bizia hartu zuen, energiaren, partekatzearen eta topaketen poderioz eraikia. Ez ditut inoiz behar adina eskertuko nire abentura kopainak! Gaur amets berri bat dut. Katxiren fruituak heltzen ikustearena, Kréerenak lanak, inspirazioak eta anbizioak. Nire ametsak amets berriak sor ditzala, gero eta eroagoak.

Thibaud, Katxi Klothing-en sortzailea